Larrain dantzaren garaia

Guaixe 2017ko ekainaren 15a

Irurtzungo festetan hutsik egiten ez duen herri dantzaldietako bat da Larrain dantzarena. Hura ikasi edo freskatu nahi duenarendako entseguak prestatu dira. Atakondoa eskolako gimnasioan izanen dira hurrengo hiru ostegunetan, 20:00etan. Hau da, gaur eta hilaren 22an eta 29an. Irurtzundarrak entseguetara joan eta gero festetako dantzaldian parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.