Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen, Iratxo elkartean bereziki, zaleak dituena. Iratxon urtero antolatzen dira txapelketak eta horietako bat, Iratxo Botxa Txapelketa, azken txanpara iritsi da. Sei talde lehiatu dira Iratxo elkarteko botxategian jokatutako txapelketan: AHTrik Ez (Mikel, Maribi eta Iñaki), Tximeleta (Pakita, Alizia eta Josune), Desesperados (Txeli, Tere eta Juanito), Xabier-Mikel-Joana, Edurne-Txutxurrin-Tere eta Lirainak (Santos, Marian eta Julen).
Orain artean ligaxka jokatu eta gero, lehendabiziko lau talde onenek jokatuko dituzte, ostiral arratsaldean, finalerdiak. Hurrenez, hurren, sailkapenean, Xabier-Migel-Joana izan dira onenak (8 puntu), Tximeleta bigarrenak (6 puntu, 1,46), AHTrik Ez hirugarrenak (6 puntu, 1,05), Desesperados laugarrenak (6 puntu, 0,73), Lirainak bosgarrenak eta Edurne-Txutxurrin-Tere seigarrenak, biak bina punturekin. Ondoren, larunbatean, final handiak egonen dira jokoan eta sari banaketarekin despedituko da aurtengo Iratxo Botxa Txapelketa.
Iratxo Botxa Txapelketa
Ostiralean, finalerdiak:
19:00etan: Xabier-Migel-Joana / AHTrik Ez
20:15ean: Tximeleta / Desesperados
Larunbatean, finalak:
19:30ean: 3. eta 4. postuen finala
20:30ean: Final handia. Ondoren, sari banaketa