Petanka antzeko joko tradizionala da botxa, Irurtzungo Iratxo elkartean jarraitzaile fidelak dituena. Hain zuzen ere, asteburuan erabaki zen zein talde den Iratxo Botxa Txapelketako txapeldun handia. Txapelketa maiatzaren bukaeran hasi zen eta 6 talde lehiatu ziren ordutik: AHTrik Ez (Mikel, Maribi eta Iñaki), Tximeleta (Pakita, Alizia eta Josune), Desesperados (Txeli, Tere eta Juanito), Xabier-Mikel-Joana, Edurne-Txutxurrin-Tere eta Lirainak (Santos, Marian eta Julen). Lau talde onenak ostiralean jokatutako finalerdietarako sailkatu ziren eta, larunbatean, finalen txanda iritsi zen.
Final handian ATHrik Ez taldeak 20 eta 12 irabazi zion Desesperados taldeari eta 3. eta 4. postua erabakitzeko finalean Tximeletak 20 eta 17 hartu zituen menpean Xabier, Migel eta Joana, primerako giroan. Bukaeran, sariak banatu zituzten.
Iratxo Botxa Txapelketa
Finalerdiak:
Xabier-Migel-Joana 17 / AHTrik Ez 20
Tximeleta 16 / Desesperados 20
Finalak:
3. eta 4. postuen finala: Tximeleta 20 – Xabier, Migel, Joana 17
Final handia: AHTrik Ez 20 – Desesperados 12