Xota eta Victor Arévalo jokalaria akordiora iritsi dira eta Malagako jokalariak talde berdean jarraituko du beste denboraldi batez, hau da, 2017/2018 denboraldian. Despeditu berri den denboraldian hankako hezur bat hautsi eta gero bost hilabete eman zituen lesionatuta Victorrek, baina denboraldiko bukaeran kantxetara itzuli zen eta oso maila ona eman zuen. “Kontentu nago familia handi honetako kide jarraitzen izateagatik. Berdea sentitzen naiz eta etxean bezala nago hemen. Beste klubetara joateko proposamenak izan ditut baina Lehen Mailan debutatzeko aukera eman zidan klubean jarraitzea erabaki dut” adierazi zuen Victorrek.
Malagako jokalariak gaineratu zuenez, bukatu berri den denboraldia ikusgarria izan zen “klubaren historian orain arteko onenetakoa, ez bada onena izan. Lesioen arazoei irtenbidea ematen jakin izan genuen. Bide beretik jarraitu behar dugu, talde bezala funtzionatuz, beti egin izan dugun bezala, eta emaitzak positiboak izango dira berriro ere” nabarmendu zuen.