Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak San Juan gauerako gonbidapena luzatu du. Hitzordua 21:00etan jarri dute plazan. Nork bere etxetik eramandako ogitartekoak afalduko dituzte lehenik. Trikitilariek eta bestelako musikak giroa alaituko dute. Afaldu ondoren zortzikoa, zazpi jauzi eta bestelako herri dantzak dantzatzeko aukera izanen da. Aldi berean, irurtzundarrek gorroto dituztenak paperean idatzi ahalko dituzte. Fale hotsak nagusituko dira iluntzearekin batera, joaldunek herrian barnako buelta egin eta euren ibilbidea, 10:30ean, plazan despedituko dute. Su handia piztuko da eta sorginek dantza eginen dute. Garrak txikitzean irurtzundarrak gainetik salto egiten hasiko dira.