VIII. Espaciobiker Custom Club topaketa larunbatean Irurtzunen

Guaixe 2017ko eka. 23a, 09:31

Goizeko 9:00etan izena ematea zabalduko dute. Ibilbidea, hamaiketakoa, bazkaria, kontzertuak eta afaria antolatu dituzte

Espacio Biker Custom Club Capitulo Madre moto gidari taldaek topaketa antolatu du larunbatean Irurtzunen, VIII. Espaciobiker Custom Club Topaketa.

Moto gidariei larunbatean goizeko 9:00etan Irurtzunera hurbiltzeko deia egin diete, eguneko inskripzioa osatzeko. Hainbat aukera izango dituzte pilotuek: goizeko ibilaldia egitea, hamaiketakoarekin (5 euro), bazkaria Matxain jatetxean (gehienez 100 pertsona; bazkaria 15 euro, eta ibilbidea eta hamaiketakoa eta bazkaria: 19 euro), arratsaldeko 18:00etan kontzertua, zozketa eta bolle-jokoak, eta festa jarraitu nahi duenarendako, afaria aukeran, Plazaola jatetxean, disko-festarekin.