Irurtzungo kultur kontseiluak aukeratutako epaimahaiak hartu du erabakia eta herriko festen berri emateko kartelak eta egitarauaren azala Iñaki Fernandez Iturmendiren Bikoteka lana izanen da. Hartan bi erraldoi eta bi gaitari ageri dira. Arreko egileak 400 euroko saria jasoko du.
Haurren mailako kartela, eta beraz, festa egitarauko kontrazala, Olaia Caballero Dorronsororen Gora Irurtzun lana izanen da. Irurtzundarrak festa zapiaz lotuta irudikatu ditu. Caballerok 150 euroko saria eskuratuko du. Garilaren 19an hasi eta 23ra arte irurtzundarrek euren festak ospatuko dituzte.