Zuzeneko opera emanaldia Irurtzungo kultur etxean

Guaixe 2017ko eka. 30a, 11:29

Estreinakoz, zuzeneko opera emanaldia hartuko du Irurtzungo kultur etxeak gaur, 21:30ean. Irurtzundarrei "operara hurbiltzeko eta opera ezagutzeko" modua delako eginen dute emanaldia, Patxi Mikeo kultur teknikariak azaldu digunez. Giacomo Pucciniren Madama Butterfly opera ikusteko eta entzuteko aukera izanen da. Madrilgo Real antzokiak bere 200. urteurrenean programatu du opera hori eta hango emanaldia da Irurtzunen gaur ikusgai izanen dena. Hiru aktotan Cio-Cio-Sanen, Butterflyren, eta Pinkerton AEBko armadako marinelaren arteko maitasun istorioa kontatzen du.