Areto futbola gustuko duten neska-mutikoek euren zaletasunaz gozatzeko aukera izango dute uda honetan, II. Futsal Irurtzun campusa antolatu baitute garilerako.
Garilaren 24tik 28ra gauzatuko da II. Futsal Irurtzun areto futbol campusa. 5 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoek har dezakete parte. Bost eguneko areto futboleko formazioa jasoko dute, goizeko 9:30etik 16:30era, eta, horretaz aparte, makina bat sorpresa izanen dituzte. Euren monitoreak Osasuna Xotako Dani eta Roberto jokalariak, Imanol Arregi entrenatzailearendako ezinbestekoak direnak, Lauburu Ibarra taldeko Javi jokalaria eta Bodegas Juan Gil Jumilla taldean dabilen Igor jokalaria izango dira. Guztiak puntako profesionalak dira, aktibo dauden jokalariak.
Garilaren 17ra arte
Izena ematea zabalik dago garilaren 7ra arte (120 euro). Ondoko telefonoetara hots egin behar da izena emateko edo bestelako informazioa jasotzeko: 689 45 16 77 edo 649 09 23 46.
Areto futboleko trebakuntza jasotzeaz gain, matrikulazioaren barruan daude gosariak eta bazkariak, ekipazioak, erantzunkizun zibileko asegurua eta beste.