Javi Eseverri Xotako jokalari beteranoena da eta Imanol Arregiren funtsezko jokalarietako bat, kapitain handia. Otsagiko jokalariak agorrilean 40 urte beteko ditu eta sasoi betean jarraitzen duenez, beste urte batetarako sinatu du Osaguna Magna Xota taldearekin. Horrela, bere 2017/2018 denboraldia kolore berdea janzten duenetik bere 23. denboraldia izango da. Sinestezina.
Palmares ikusgarria du Eseverrik: Espainiako selekzioarekin 67 aldiz izan da internazionala –Europako 2 txapelketa (2007 eta 2010) eta Munduko txapeldunordea (2008)– eta Xotarekin ligan bitan izan da txapeldunorde eta Errege Kopa bat lortu du. Horrela, hurrengo denboraldian berdeen lider izaten jarraituko du.
Osasuna Magna, Xotaren izena
Osasuna izango da 2017/2018 denboraldiko babesle nagusia, baina Magnesitas Navarras, S.A. enpresak ere babesle izaten jarraituko du. Hortaz, Osasuna Magna izena hartuko du Xotak hurrengo denboraldiko Lehen Mailako Areto Futbol Txapelketan.