Beste urte batez udako sasoian, ohi bezala, Irurtzungo plaza zinema bihurtuko da beste urte batez. Udako zinema zikloaren barruan dozena erdi film iragarri ditu Kultura Kontseiluak. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira eta denak asteazkenetan izanen dira, aurrena izan ezik, heldu den asteartean dena. Aurreko urteetan bezala euskarazko film bat emanen da.
Karteldegia
Garilak 18, asteartea
La La Land
Garilak 26, asteazkena
Kong, La isla de la calavera
Agorrilak 2, asteazkena
Cuerpo de élite
Agorrilak 9, asteazkena
Infierno azul
Agorrilak 16, asteazkena
Un monstruo viene a verme
Agorrilak 23, asteazkena
Paperezko hegazkinak