C.A. Osasuna Magna Xota taldetik adierazi dutenez, 24 urteko Bynho jokalari brasildarra fitxatu dute 2017/2018 denboraldirako. Bynho hegala da, ezkerra, mugikortasun handia duena eta kalitate handiko jokalaria. 2013an Moscúko Spartak taldean aritu zen, baina Brasilgo Joaçaba Futsal taldetik dator eta partidako jokalaririk onena aukeratua izan da sarritan.
Alberto Ferraz Barbosa “Bynho” kontentu dago C.A. Osasuna Magna taldera etorriko delako. “Munduko ligarik onenean jokatzea handia da niretzat, eta horrenbeste historia duen eta C.A. Osasuna Magna klubean aritzea, are gehiago. Ahal dudan gehiena eman nahi dut taldeak beste denboraldi bikain bat egin ahal izateko” adierazi du Bynhok.
Denboraldi-aurrea eta Nafarroako Kopa
C.A. Osasuna Magnak talde berdearen denboraldi-aurrea zehaztu du. Makina bat lagunarteko partida jokatuko dituzte Imanol Arregiren mutilek agorrilaren 19tik irailaren 2ra bitartean. 2017/2018 ligari irailaren 15ean ekingo dio Osasuna Magnak, Santiago Futsalen kontra.
Bestalde, denboraldi-aurrearekin batera Nafarroako Kopa jokatuko du Osasuna Magnak. Agorrilaren 30ean, 20:00etan, Orkoienen, Nafarroako Kopako finalerdia izanen du jokoan, Kirol Sporten kontra. Beste finalerdian Aspil Vidal Riberak eta San Juanek jokatuko dute. Irabazleak irailaren 8an Erriberrin jokatuko den Nafarroako Kopako final handirako sailkatuko dira.
Denboraldi-aurreko lagunarteko partidak
Agorrilaren 19an, Anaitasunan, Catgas Energia Santa Colomaren kontra.
Agorrilaren 22an, Figueruelasen, Rios Renovales Zaragozaren kontra.
Agorrilaren 25ean, Segovian, Segovia Futsalen kontra.
Irailaren 1ean, Sabadellen, Club Natación Sabadellen kontra.
Irailaren 2an, Manresan, Catgas Energia Santa Colomaren kontra.