Luis Enrique de la Calle Moreno UPNko zinegotziak piztu du Irurtzungo festei hasiera eman dien etxajua. 15 minutu lehenago euri pixka bat egin du eta horrek festen hasiera baldintzatu du. Alde batetik, erraldoi eta buruhandien konpartsak irurtzundar jaio berriei zapia eta konpartsaren ipuina ematen die eta hori aterpean egin behar izan dute, kioskoan. 23 haur izan dira haien gurasoekin oholtzara igo direnak.
Etxajua lehertu denerako atertu badu ere, txarangari, dantzariei, fanfarreari eta erraldoiei zer egin erabakitzea pixka bat kosta zaie. Guztiak ere zeruari begira zeuden jo eta dantzatzen zuten bitartean. Baina, ordu erdi batez eutsi diola ikusi dutenean aurreikusitako kalejira hasi dute.