Gaztea istripuan hila

Guaixe 2017ko uztailaren 20a

Foruzaingoak jakinarazi duenez, motorra gidatzen zuen 19 urteko gizonezko irurtzundarrak ezbeharra izan eta hil egin da. Istripua Berriobeititik Ezkaba mendira igotzen den errepideko 5,9. km-an gertatu da. Antza, Artikarantz zihoala motorra bidetik atera eta ezpondaren kontra jo du. SOS Nafarroak 06:46ean jaso du hildako bat zegoenaren gaztigua; beraz, litekeena da ezbeharra atzo gauean jazo izana. Istripua Foruzaingoak ikertu du. Trafiko ezbeharrean aurten hildako aurreneko sakandarra da gaztea. Joan den urtean hiru sakandar hil ziren ibilgailu istripuetan.