XIX. San Fermin Motozerra Saria jokatu zen aurreko ostiralean Iruñean. Parte-hartzaileek 30 minutuko bi txandatan motozerrarekin bi irudi egin behar izan zituzten. Mikel Lasarte Artola irurtzundarra fin ibili zen, motozorren hotsen artean bere irudimenari tokia egiten. Horrela, gutxinaka txerrikume xarmangarria eta lore zoragarria atera zituen enbor puska potoloetatik. Epaileek merezitako saria eman zioten eta San Fermin Motozerra Sariko txapeldunorde izendatu zuten.