Beste behin erremonteaz gozatzeko aukera eskainiko dute Irurtzungo festek. Izan ere, Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoa Irurtzunera iritsiko da. Zehazki, torneoko finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldia izango da Irurtzunen jokatuko dena, ostiralean, 19:30ean. Urriza eta Etxeberria III.a Ezkurra II.aren eta Endikaren kontra ariko dira. Erremontera gerturatzeko aukera paregabea, beraz gaurkoa.
Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoa Ustarrotzen hasi zen, igandean, finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldiarekin. Utergak eta Barrenetxea IV.ak Ezkurra II.ari eta Endika Urrutia ordezkatzen zuen Ioni justu-justu irabazi zieten, 35 eta 33. Utergak eta Barrenetxea IV.ak lehen puntua eskuratu zuten baina ez dago ezer erabakita, gaur, ostiralean Irurtzunen eta igandean Tuteran –Urriza eta Etxeberria III.a Ezkurra II.aren eta Endikaren kontra– jokatuko diren jardunaldiek zehaztuko baitute zein bi bikote sailkatzen diren finalerako.
Erremonte jaialdia zabaltzen duen partidan, afizionatuen mailako esku-pilota partida jokatuko da. Aipatzekoa da, bestalde, larunbatean ere afizionatuen esku-pilota lehiaketa jokatuko dela Irurtzunen, 18:30ean.