Ostiralean Nafarroako Foru Komunitatea Erremonte Torneoko finalerdietako ligaxkako 2. jardunaldia jokatu zen Irurtzunen. Partida oso lehiatua izan zen, ikusgarria, Irurtzunen bildu ziren zaleak guztiz ase zituenak. Azkenean, Urrizak eta Etxeberria III.ak 35 eta 32 irabazi zieten Ezkurra II.ari eta Endikari eta txapelketatik kanpo utzi zituzten.