Atzo, Orkoienen, Nafarroako Kopako finalerdia jokatu zuten Osasuna Magnak eta Kirol Sportek. Berdeek garaipen erraza lortu zuten eta Eseverrik, Xabi Otxotorenak, Dani Saldisek eta Roberto Martilek lehen zatian sartutako 4 golei esker bideratu zuten garaipena. Bigarren zatian Alex Llamasek beste bi gol sartu zituen eta, azkenean, 1 eta 6 irabazita, Nafarroako Kopako finala jokatuko du Osasuna Magnak.
Beste finalerdian, Aspil Vidal Ribera de Navarrak 1 eta 4 hartu zuen menpean San Juan. Hortaz, irailaren 8an jokatuko den Nafarroako Kopako final handian Osasuna Magnak eta Aspil Vidal Ribera de Navarrak jokatuko dute.