Garila guztia New Yorken eman du Isabel Garciak (Isabel G Irurzun izen artistikoa). Margolari irurtzundarra erretratugintzan trebatzen eman du udako hilabete hori. The Art Students League eta Grand Central Atelier ikasteetxeetako hainbat ikastaroetan izan zen bere erretratugintza teknika hobetzen. Horretarako hainbat irakaslerekin izan zen. Gainera, margolariak bere lana erakusteko aukera izan zuen. Manhattan JMC Custom Framing Inc. galerian New Yorken eta bere estudioan egindako erretratuak jarri zituen ikusgai bi astez Isabel G Iruzunek.
Egun Atarrabian bizi den margolariak bere burua autodidaktatzat du. Catalina de Oscarizen arte eskolan hasi zen trebatzen. Ondoren Salvador Beunza, Juan Jose Aquerreta, Antonio Lopez eta Mikel Esparza margolariekin trebatu da. Irurtzundarrak Diario de Noticias egunkariari azaldu zionez, azken horrek sartu zion erretratuaren harra. Isabel G Iruzun ere haur eta helduen irakaslea bada. 17 urteko eskarmentua du eta eskolak bere estudioan eta Irurtzunen ematen ditu.