Irurtzungo Iratxo elkarteak Haur Botxa Txapelketa antolatu zuen udan, agorrilean Iratxo elkarteko botxategian jokatu zena. Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzunen jarraitzaile handiak dituena; Iratxokoek lan handia egiten dute kirol hau sustatzen, eta udan neska-mutikoen arteko txapelketa antolatzen dute jokoa erakusteko.
Bada, aurtengo txapelketan 6 taldek hartu zuten parte: Julen Iribarren-Iñaki Juango, Iago Albizu-Aitor Saralegi, Mikel Arregi-Hugo Martirena, Aitor Gelbentzu-Lierni Gelbentzu, Luar Nagore-Mikel Saralegi eta Asier-Ametz. Hasieran ligaxka jokatu zuten taldeek eta ondoren aurre finalen txanda iritsi zen. Julen Iribarren eta Iñaki Juango sailkatu ziren finalerako, Mikel Arregi eta Hugo Martirenari 12 eta 6 irabazi ondoren. Beste finalerdian, Luar Tagoreri eta Mikel Saralegiri 8 eta 12 irabazi zieten Iago Albizuk eta Aitor Saralegik.
Bukatzeko, finalean Julen Iribarrenek eta Iñaki Juangok txapelketa irabaztea lortu zuten, Iago Albizurekin eta Aitor Saralegirekin lehia estua izan eta gero. 12 eta 10 gailendu ziren Iribarren eta Juango.
Binakako Txapelketa hastear
Haurren Botxa Txapelketa despedituta, hemendik gutxira hasiko da Irurtzungo Binakako Botxa Txapelkelta.