Nafarroako Futbol Federazioak antolatutako Nafarroako Kopako final handia jokatuko dute gaur Osasuna Magnak eta Aspil Vidal Ribera de Navarrak. Partida Erriberriko kiroldegian jokatuko da, 20:00etan. Aurreko urtean ere bi taldeek jokatu zuten kopako finala.
Finalerdietan San Juan bidean utzi zuen Aspil Vidal Ribera de Navarrak (1 eta 4). Bere aldetik, Osasuna Magnak 1 eta 6 irabazi zion Kirol Sporti. Gaur final handia jokatuko dute garaileek; ea Osasuna Magnak Nafarroako Kopa jasotzea lortzen duen, aurreko urtean bezala.
Bestalde, asteburuan jokatutako lagunarteko partidei dagokienez, Sabadellen kontra 1 eta 2 irabazi zuen Osasuna Magnak. Eric Martelek sartu zituen berdeen bi golak. Santa Colomatik, aldiz, punturik gabe etorri ziren Imanol Arregiren mutilak, Catgas Energia Santa Colomak 8 eta 4 hartu baitzuen menpean Osasuna Magna. Dani Saldisek hat tricka sartu zuen (3 gol), eta Rafa Usinek beste gol bat, baina ez ziren nahikoak izan Catgas Energiak sartutako zortzirak berdintzeko.