Ostiralean Nafarroako Areto Futboleko Kopako finala jokatu zuten Osasuna Magnak eta Aspil Vidalek, Erriberrin. Lehen zatian finago ibili ziren Erriberakoak. Aukera garbiak izan zituzten bi taldeak, baina baloia ez zen sartzen.
Bigarren zatian, Aspileko ateko defendatzailea irristatu eta Alvaritok egoera bikain probestu zuen, gola sartzeko. Aspilek jokalari-atezain formula erabili zuen baina, azkenean, 1 eta 0 irabazita, Nafarroako Kopa lortu zuen Irurtzungo taldeak.
Ostiralean hasiko da liga
Asteburuan hasiko da Areto Futboleko Lehen Mailako liga. Osasuna Magnak Santiago Futsal taldea hartuko du, ostiralean, 20:30ean, Anaitasuna pabilioian.