Botxa petanka antzeko joko tradizionala da. Irurtzunen Iratxo elkartearen botxategian jokatzen da botxara. Egunotan, 9 bikotek parte hartu dute Binakako Botxa Txapelketan. Ligaxka jokatuta ondoko lau bikote sailkatu dira lehenak: Migel Ollo-Joana Goñi, Txutxurrin-Edurne, Mikel-Asensio eta Pakita-Josune. Atzetik sailkatu dira Mikel Gelbentzu-Iban, Txeli-Tere, Tere-Juanito, Julen Iribarren-Iñaki Juango eta Gaizka Jimenez-Mikel Arregi.
Ostiralean lehen lau bikoteek aurrefinalak jokatuko dituzte eta, larunbatean, final handiak.
Binakako Botxa Txapelketa
Ostiralean: Finalerdiak
19:00etan: Migel Ollo-Joana Goñi / Pakita-Josune
20:00etan: Txutxurrin-Edurne / Mikel-Asensio
Larunbatean: Finalak
19:00etan: 3. Eta 4. postuak erabakitzeko lehia
20:00etan: Final Handia