Irailaren 25ean eta 26an Espainiako areto futbol selekzioak lagun arteko hiruko torneoa jokatuko du Bratislavan (Eslovaquia). Selekzionatzaileak deitu dituen jokalarien artean daude Osasuna Magnako Dani Saldise irurtzundarra eta Rafa Usin madrildarra. Larunbatean ligako partida jokatuko du Osasuna Magnak El Pozo Murciaren kontra eta partidaren ondotik Saldisek eta Usinek selekzioaren kontzentraziora joko dute. Irailaren 24tik 27ra egongo dira selekzioko gainontzeko kideekin.