Asteburuan jokatu ziren, Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian, Binakako Iratxo Botxa Txapelketako finalerdiak eta final handiak. Esan beharra dago txapelketan 9 bikote lehiatu direla eta Goldarazena-Galartza, Ollo-Joana, Txutxurrin-Edurne eta Gelbentzu-Iban bikoteak sailkatu zirela finalerdietarako.
Larunbatean jokatutako finalerdietan Mikel Goldarazenak eta Asensio Galartzak 15 eta 8 hartu zituzten menpean Migel Ollo eta Joana Goñi; eta Migel Gelbentzuk eta Iban Lopezek 10 eta 15 irabazi zieten Txutxurrin eta Edurneri. Horrela, igandean, 3. eta 4. postua zehazteko partidan, Txutxurrinek eta Edurne Elustondok Migel Ollo eta Joana Goñi izan zituzten aurkari. Lehendabizikoek irabazi zuten, 15 eta 6. Bestetik, final handia oso estua izan zen. Bi bikoek irabaztea merezi izan zuten, baina, azkenean, partida borrokatuan, Mikel Goldarazenak eta Asensio Galartzak lortu zuten txapela, Mikel Gelbentzuri eta Ibani 15 eta 14 irabazi eta gero, tanto eskas bati esker.