Osasuna Magnak meritu handiko garaipena lortu zuen El Pozo Murcia talde ahaltsuaren kontra. Defentsan sendo eta kontrako atean asmatuz, berdeek hankaz gora jarri zuten El Pozo.
Hasieran Dudak zuzendutako taldea agintzen hasi zen. Baina berdeak izan ziren markagailuan aurreratu zirenak, Rafa Usinen pasea ate barrura sartu baitzuen Victorrek. Bigarren zatian, Osasuna Magnak gol aukerak sortzen jarraitu zuen eta El Pozo Murciakoak, aldiz, urduritzen hasi ziren. Imanol Arregiren mutilek agindu zuten. Partida bukatzeko 7 minuturen faltan, Eric Martilek pase bikaina egin zion Eseverriri eta kapitainak ez zuen huts egin. Eta handik gutxira, hirugarrena sartu zuen Eseverrik. Minutu baten faltan Marinovicek El Pozoren gol bakarra sartu zuen eta, azkenean, 1 eta 3 irabazi zuen Osasuna Magnak.
Garaipen baliotsua
Kalitatezko garaipena izan zen Osasuna Magnak lortutakoa. “Partida ona izan da. Oso serio jokatu dugu, guztiz kontzentratuta; defentsan ongi eta erasoan zentratuta, oso ausartak izan gara” azaldu zuen partida bukaeran Imanol Arregi entrenatzaileak. Horren kantxa zailan garaipena lortzea nabarmendu zuen entrenatzaileak. “Oso garaipen baliotsua da guretzako” aitortu zuen.
Inter Movistar hartuko dute ostiralean
Sailkapen orokorrean Levante da liderra (6 puntu). Osasuna Magna laugarrena da, puntu berberekin. Ostiralean talde berdeak ligako beste oilar bat hartuko du, aurreko denboraldiko txapeldun Inter Movistar. Anaitasuna pabilioian jokatuko da partida, 21:15ean. El Pozoren kontrako garaipenarekin oso motibatuta daude berdeek. Ea berriro sorpresa ematen duten.