Iratxo elkartean botxa txapelketek aurrera jarraitzen dute. Taldekako eta Binakako txapelketak despedituta, Banakako Iratxo Botxa Txapelketari ekin zioten urriaren 2an. Eta ordutik aurrera, egunero egunero, txapelketako partidak jokatzen ari dira Iratxo elkarteko botxategian.
Petanka antzeko jokoa da botxa, Irurtzunen jarraitzaile handiak dituena. Horren isla, 19 partaide ari dira Banakako Txapelketan lehiatzen. A taldean dabiltza Mikel Gelbentzu, Txutxurrin, Asensio Galartza, Mikel Arregi eta Juanito Maestre. B taldean, berriz, Edurne Elustondo, Tere Yeregi, Mikel Ollo, Santos Iragi eta Gaizka dabiltza lehian. Eta C taldean Mari Terez, Mikel Goldarazena, Iban Lopez, Julen Iribarren, Iñaki Juango eta Tere Otxoa.
Urriaren 12ra bitartean txapelketako ligaxka jokatuko da. Ostiralean, 19:00etatik aurrera, final laurdenak erabakiko dira eta larunbatean, 19:00etatik aurrera, finalerdiak, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida eta final handia.
Iratxo, Elkarteen Arteko Botxa Txapelketako txapelduna
Aipatzekoa da irailaren 30ean Elkarteen Arteko Botxa Txapelketa jokatu zela Irurtzungo Iratxo elkertean. Irurtzun, Txantrea, Amaya, Berriozar, Antsoain eta Natacion elkarteko 8 bikote lehiatu ziren, guztira. Final ederrean, Mikel Goldarazenak eta Mikel Ollok 7 eta 15 irabazi zieten Amaya taldeko Pacori eta Cristobali, eta 3. eta 4. postua erabakitzeko partidan, Txantreako Valentin eta Davidek 15 eta 9 hartu zituzten menpean Txantreako euren taldekide Ruflesi eta Vidali.