Osasuna Magnak Manzanares izango du aurkari Erregeko Kopan

Guaixe 2017ko urr. 11a, 12:30

Gaur, 21:00etan, Ciudad Realen

Asteburu honetan Areto Futboleko Errege Kopako final hamaseirenak jokatuko dira. Ciudad Realeko Manzanares taldea izango du aurkari Osasuna Magnak, gaur, asteazkenean, 21:00etan, Ciudad Realen.

Manzanares 2. mailako taldea da. Imanol Arregik Javi Eseverri kapitaina etxean utziko du, bizkarrean oinaze batzuk baititu. Bere tokia Iñigo Iribarrenek hartuko du, Osasuna Magnako harrobiko jokalariak.