Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, gurean Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian bereziki irurtzundarrek eta arakildarrek jokatzen dutena. Taldekako eta binakako txapelketen ondoren Banakako Iratxo Botxa Txapelketa jokatu zen. Guztira 16 partaide lehiatu dira aipatu txapelketan. A taldean Mikel Gelbentzu, Txutxurrin, Asensio Galartza, Mikel Arregi eta Juanito Maestre; B taldean, berriz, Edurne Elustondo, Tere Yeregi, Mikel Ollo, Santos Iragi eta Gaizka; eta C taldean Mari Terez, Mikel Goldarazena, Iban Lopez, Julen Iribarren, Iñaki Juango eta Tere Otxoa.
Ligaxka jokatu eta gero, ostiralean final laurdenak jokatu ziren eta Juanito Maestrek, Mikel Ollok, Asensio Galartzak eta Julen Iribarrenek egin zuten aurrera. Finalerdietan, berriz, Mikel Ollo eta Julen Iribarren sailkatu ziren final handirako eta Juanito Maestrek eta Asensio Galartzak 3. eta 4. postuko partida jokatzearekin konformatu behar izan zuten. Juanito Maestre gailendu zen. Final handian ikuskizun bikaina eskaini zuten Mikel Ollok eta Julen Iribarrenek, eta, azkenean, Ollok 15 eta 6 irabazi zion.
Banakako Iratxo Txapelketa
Finalerdiak:
Juanito Maestre 7 – Mikel Ollo 15
Asensio Galartza 8 – Julen Iribarren 15
Finalak:
3 eta 4. postuak: Juanito Maestre 12 – Asensio Galartza 11
Final handia: Mikel Ollo 15 – Julen Iribarren 6