Hallowen euskal festa ote den argituko dute Itziar Diez de Ultzurrun antropologo iruindarrak eta Josu Ozaita ibarrarrak. Aizpea euskara taldeak antolatutako hitzaldian euren azalpenak Gau Beltza proiekzioarekin lagunduko dute. Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako Hallowen ospakizuna gero eta gehiago errotzen ari da txikienen artean. Domu Santu bezperan ospatzen da Hallowen, lastailaren 31n. Baina Euskal Herrian Dominisaindu gauean (azaroaren 1ean) egiten omen zen. Arbiak edo kuiak hustu, mozorroak jantzi eta eske errondak izaten omen ziren. Argibideak, hala ere, hitzaldian emanen dituzte.