Errege Kopa: Osasuna Magnak Palencia izango du aurkari

Guaixe 2017ko urriaren 25a

Errege Kopako final zortzirenak jokatuko dira gaur

Areto Futboleko Errege Kopako final zortzirenak daude jokoan. Osasuna Magnak Palenciako bidea hartuko du gaur, Deporcyl Guardoren kontra 20:30ean aritzekoa baita. Osasuna Magna da faboritoa, lehen mailakoa delako, baina Deporcyl Guardo  taldekoak indartsu, gogotsu eta animatuta daude, orain arte Prone Lugo eta Aspil-Vidal Ribera de Navarra bidean utzi dituztelako. Hortaz, guztiz kontzentratuta atera beharko dira kantxara Imanol Arregiren mutilak.