Gazte Eguna iritsi da

Guaixe 2017ko urr. 27a, 10:51

Gaur afaria izanen da eta bihar, eguerditik aurrera, ospakizunerako egitaraua prest dago.

Irurtzungo eta Arakilgo Gazte asanbladak laugarren gazte eguna antolatu dute aurten. Irurtzun, Arakil eta inguruko herrietako gazteen topaleku bihurtuko da, atzera ere, Irurtzun. Gazteek eurendako antolatutako festaz gozatzeko gonbidapena egin dute.

Egitaraua
Ostirala 27
21:30 Afaria, Barazki gunean.

Larunbata 28
12:30 Txupinazoa eta gaita poteoa, Barazki gunen.
14:00 Bazkaria, barazki gunean. Ondoren bingo musikatua.
18:30 Elektrofxufla. Ondoren txapel jaurtiketa eta #AltsasukoakAske argazkia.
23:00 Frontoian kontzertuak: Zaunka, Sutagar, Tximeleta eta Jotatxo dj.