Generoari buruzko gogoeta antolatu dute Irurtzungo Atakondoa eskola publiko guraso elkarteak eta Irurtzungo emakume taldeak. Saioa Pilar Lezak (arreta eta dinamizazio komunitarioan teknikaria. LGTBQ+ aniztasunean eskarmentuduna) eta Alec Tosquella (trans* pertsonen eskubideen aldeko lantaldeetako kide eta ekintzailea) dinamizatuko dute. Ikasle, guraso, irakasle eta interesa duen guztiari zabalik dago. Zertan datza?
Saioan identitateen sorreran eta gizarteratzean generoak duen garrantziari eskainitako saioa izanen da.
Informazio eta ikuspuntu desberdinak partekatu eta zaabaltzeko gune bat, gaiak egunerokoan duen eraginaz hausnartu eta eztabaidatzeko.
Ikuspuntu ez normatiboak alderdi desberdinetatik ezagutzeko aukera bat (hezkuntza, medikuntza, hedabidek…)
Gai desberdinen aurkezpena testu, irudi eta bideoen bidez.
Saioa gaztelaniaz izanen da.