Irurtzungo festa txikiak direla eta Larrazpi gazte elkarteak jaialdia antolatu du larunbaterako. 21:30ean ekinen dioten eszena-tokia txandakatzeari lau talde. Damned Ritual laukoteak death metal doinuak lantzen ditu eta Roots of evil diskoa aurkeztuko du. Migel Angel Siciliak (bateria) eta David Ramirezek (gitarra) abiarazi zuten taldea. Aurretik elkarrekin beste talde pare batean arituak ziren. Joan den urtean Javier Martikorena (ahotsa) eta Alvaro Solano (gitarra) elkartu zitzaizkien. Aurten sartu ziren estudioan eta irailaren 30ean argitaratu zuten euren estreinako lana.
Zakil taldea hirukote baztandar batek osatzen du. Sortu berriak punk-noise doinuak dira haienak. Zizurko eta Garesko boskote batek osatzen du Ezurte taldea. Hardcore doinuak lantzen dituzte Mariok (bateria), Txabok (bajo), Murtzek (gitarra), Unai (gitarra) eta Alfek (ahotsa). Erantzunaren bide luzean diskoa kaleratu dute aurten. Azkenik, Txartoak taldeak punk berbena eskainiko du.