Itxipuru taldeak antolatutako bigarren eskuko azokaren 33. edizioak bere helburuak bete zituen. Batetik, erabilitako arropa eta objektuei bigarren bizitza bat ematea. Eta, bestetik, bestelako kontsumo eredu bat posible dela erakustea. Itxipurukoek azaldu zigutenez, jende guztia kolpean agertu beharrean goiz guztia jendearen etengabeko emari bat izan zen. Salduenak, berriz, arropa eta liburuak izan ziren. Disko, DVD, etxetresna elektrikoak, apaingarriak eta beste ere izan ziren modu onean erosteko. Haurrek jolasteko aukera izan zuten eta, nahi izan zuenak, mokadu bat dastatzeko ere.
Bigarren eskuko azokak, gainera, elkartasun helburua gehitu zitzaion. Oraingoan migratzaileen alde ibarrean lan egiten duen Sakana Harrera Harana taldearendako izan zen jaso zen diru guztia: elkartasun afarian 205 euro izan ziren eta azokan 1.035, guztira 1.240 euro.