Irurtzungo Udalak Euskal Herriko mugimendu feministaren mezuarekin bat egin du. "Gure hitza zalantzan jartzen duten detektibeen dosierren gainetik, justizia egiten ez duten epaitegien gainetik, gure bizipenak ukatzen dituzten jendartearen kontakizunaren gainetik, hainbat hedabideren morbo eta egiturazkoa den biolentzia matxistaren desitxuratzearen gainetik… zure egia gurea egiten dugu. Elkarri aitortzen eta sinisten diogu".
Udalak irurtzundarrak bihar, 12:30ean, Tahona ondoan eginen den kontzentrazioan parte hartzera deitu du. Baita egun berean, 20:00etan, Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera ere.