Euskal Ekitaldiak ate joka

Guaixe 2017ko abe. 1a, 09:06

Nafarroaren eguna, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak eta Irurtzun dena bat da. Aspaldi. Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak sustatu du lotura hori urteetan. Eta etzi hala izanen da berriro. Ohi denez, pailazoen ikuskizunarekin abiatuko dira Aizpearen euskal ekitaldiak. Irurtzundarrak abenduko oporrengatik herrian daudela baliatuz, Irurtzunen euskara bulkatzeko eta ikustarazteko helburua dute euskal ekitaldiek. Prestatutako egitarauak adin guztietako irurtzundarrei zuzenduta dago eta haien arteko euskarazko erabilerari bultzada eman nahi dio.

Egitaraua


Igandea 3
Pirritxi, Porrotx eta Marimotots pailazoen Borobilean ikuskizuna. 17:00etan, kiroldegian.

Asteazkena 6
Durangoko Azokara irteera (ostegunean bukatzen da izen ematea). 10:00etan, autobus geltokitik.

Ostirala 15
Uxue Alberdi eta Xabier Terrerosekin bertso-afaria*. 21:30ean, Iratxo elkartean.

Larunbata 23
Euskaraz jolastu. Helduendako herri jolasak eta umeendako tailerra (altxorraren bila). 11:30ean, plazan.

Osteguna 4
Futbola euskaraz. Gurasoak seme-alaben kontra. 12:00etan, kiroldegian.

*Txartela 8ra arte Pikuxarren edo Iratxo elkartean.