Trukea karpan

Guaixe 2017ko aza. 30a, 18:23

Barazki guneko karpatik 200 bat neska-mutiko pasa ziren larunbat goizean. Aiton-amonak edo gurasoak lagunduta joan ziren. Guztiak ere eskutan txartel bat zutela joan ziren. Txartel hura karpan zeuden jostailuen eta jokoen artean bat aukeratzeko eta txartelaren truke hura eskuratzeko eskubidea ematen zien. Eta ez zuten aukera alferrik galtzen utzi. Aurreko astean Atakondoako ikasleek eskolara emandako jostailu eta jokoen truke jaso zuten txartel hori txikiek. Trukearen eta berrerabilpenaren balioak erakutsi nahi izan zieten horrela. Karpan jarritako koko kooperatiboetan, muduko jolasetan edo libre aritzeko aukera ere izan zuten txikiek.

Atakondoako guraso elkarteak, Itxipuruk, Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Anitzartean Zerbitzuak eta Atakondoa Eskolak antolatu zuten ekimena.