Sortu berri da Espainiako Gizarte-laneko Kontseilu Nagusiko Deontologia Batzordea eta ostiralean elkartu zen estreinakoz. Aurreneko bilera horretan, batzordea eratzearekin batera presidentea eta idazkaria aukeratu beharra zegoen. Eta lehen kargurako Francisco Idareta Goldarazena aukeratua izan zen. Irurtzundarra Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte-laneko Departamentuko irakasle, Etika, Filosofia eta Zientziaren Metodologia ikerketa taldeko kidea eta departamentuko zuzendari-ordea da. Aipatu batzordeko kide lastailean izendatu zuten Idareta. Berarekin batera batzordea beste lau adituk osatzen dute.
Kontsultarako eta aholkularitzarako talde-organoa da batzordea. Bere egitekoa gizarte-lanaren Deontologia Kodeko baloreak eta oinarriak kontuan izanik etika eta deontologia profesionalaren gaineko irizpideak ematea da. Horretaz aparte, lanbidearen balioak eta oinarriak mantentzea, ogibidearen legitimazioa eta kolegio antolakuntza finkatzea, profesionalek praktika ona bermatzea eta deontologia profesionalaren kultura eta trebakuntza bulkatzea.