Hirugarren urtez jarraian Irurtzungo Udalak herritarrak euren guztien etxera, udaletxera, gonbidatu ditu eta Irurtzunen egoerari buruz eta Irurtzun hobetzeko dituzten proposamenak egiteko aukera izanen dute. Aitor Larraza Carrera alkateak azaldu duenez, “herritarren iritzia jakin nahi dugu”. Biharko bileren zergatia ere gogorarazi digu alkateak: “udalak irurtzundarren parte hartzea bulkatu nahi du”. Helburua da “udaletxearen atea herritarrentzat zabalik egotea” eta, aldi berean, “parte-hartze demokrazian urratsak ematen segitzea”.
Larrazak jakinarazi digunez, bilerez aparte, Irurtzungo Udalak aurreko urteetako dinamikari segituz parte-aurrekontuei segida emanen die. Horretarako, “aurten 35.000 euro aurreikusi dira”.