Irurtzun Kluben Arteko Torneo Nazionaleko finalerdietara sailkatu da

Guaixe 2018ko urt. 18a, 11:02

Hernani izango du aurkari ilbeltzaren 28an jokatuko diren finalerdietan

Pilota Kluben Arteko Torneo Nazionala final laurdenetan murgilduta dago. Aipatu final laurdenetan Irurtzunek Zaramaga hartu zuen menpean (3 eta 0) eta Hernanik egungo txapeldun Aurrera Tolosa bidean utzi zuen (3 eta 0).

Irurtzun eta Zaramagaren arteko lehian, lau t´erdian Alberto Ongayk (Irurtzun) 18 eta 8 hartu zuen menpean Larrañaga (Zaramaga). Buruz buru, Olanok (Irurtzun) 18 eta 14 irabazi zion Ibañezi (Zaramaga) eta binakakoan, jokoan ezer ez zutela, Lansalotek eta Bergerak (Irurtzun) partida bikaina egin zuten eta 22 eta 18 hartu zituzten menpean Rafael eta Cecilio (Zaramaga).

Horrela, aipatu txapelketako lehen finalerdia jokatuko dute Irurtzunek eta Hernanik ilbeltzaren 28an, Tolosan. Beste final laurdenetan, Zazpi Iturrik Erreka izango du aurkari larunbatean Idiazabalen eta igandean Lemoa Buruzgainen kontra ariko da, Idiazabalen.