Hodei magoaren ikuskizun berria ezagutzeko aukera

Guaixe 2018ko urt. 26a, 14:00

Hodei magoa Ilusioaren indarra ikuskizunarekin izanen da Irurtzunen igandean, 17:30ean, kultur etxean.  Haur eta helduei zuzendutako familia-magia ikuskizuna da. Magoa, Hodei Domingo Mendiluze, “eszenaratze originala eta berritzailea” taularatu du. Eszenan laguntzaile bat izanen du baina haiena ez da ohiko mago txiste-kontalariaren saioa. Zinema egitura duen ikuskizuna da, egoera komikoak, koreografiak eta publikoarekin hainbat joko sortzen dituena. Musika ezagunaz jantzitako emanaldian Hodei magoakk sortzen duen magia izanen baita barrea eragiten duena.