Asier Llamasek Xotarekin kontratua berritu du

Guaixe 2018ko ots. 15a, 12:57

Atezain irurtzundarrak 4 urtetarako berritu du Osasuna Magna Xotarekin

Asier Llamas atezain irurtzundarrak bere herriko eta betiko taldean jarraituko du, lau urtetarako kontratua berritu baitu Osasuna Magna Xotarekin. 24 urte dituen Irurtzundarrak adierazi du "harro" dagoela "bere etxean" jarraituko duelako. Tatono Arregi presidenteak adierazi duenez kontratu hau "aski ongi merezita" irabazi du Asierrek, eta taldeak bere egiturari eustea "ezinbestekoa" dela.