Osasuna Magna, lanera

Guaixe 2018ko ots. 16a, 11:05

Europako Txapelketetako atsedenaldiaren ondoren, Lehen Mailako Ligako 21. jardunaldian talde berdeak Cartagena hartuko du gaur, 20:30ean Anaitasunan

Hilabeteko geldialdiaren ondoren, bueltan da Lehen Mailako Areto Futbol Liga. Europako Areto Futbol Txapelketa jokatu da tarte honetan, eta final handian, iazko txapeldun Espainiari gailendu zaio Portugal. Espainiako selekzioarekin aritu direnen artean dago Osasuna Magna Xota taldeko Rafa Usin madrildarra.

Europakoa bukatuta, Lehen Mailako Areto Futbol Ligan murgilduko dira taldeak. Egun, Movistar Inter da liderra (53 puntu), Barcelona bigarrena (48 puntu), El Pozo hirugarrena (45 puntu) eta Osasuna Magna laugarrena (43 puntu). Irurtzungo taldeari gauzak ezin hobe doazkio. Asteburuan Ligako 21. jardunaldia jokatuko da eta Osasuna Magnak sailkapenean 29 punturekin zortzigarrena den Cartagena hartuko du gaur Anaitasuna pabilioian, 20:30ean.

Lagunartekoan berdindu
Hilabeteko geldialdi honetan, erritmoari eusteko lagunarteko partida jokatu zuten, Noainen, Osasuna Magnak eta Rios Renovables de Zaragoza taldeek. Bosna berdindu zuten. º