Igandean Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa Nazionaleko final handia hartuko du Tolosako Beotibar pilotalekuak, 17:30ean. Finalerdietan Hernani bidean utzi zuen Irurtzun klubak eta Ultzamako Buruzgain mendean hartu zuen Amezketako Zazpi Iturrik jokatuko dute esperotako finala.
Zubiria, Egiguren eta Labaka-Aizpuru izango dira Zazpi Iturri taldeko pilotariak eta Alberto Ongay, Olano eta Olazabal-Bergera Irurtzun klubekoak. Lau t´erdian, buruz buru eta binaka aritu beharko dute. Ea txapela Irurtzunera datorren.