Gatazka-liburuak esku artean

Guaixe 2018ko ots. 22a, 09:54

Horiek dira Irurtzungoi irakurle taldeak esku artean dituenak azken asteetan. Yasmina Kadra idazle aljeriarraren El atentado liburua izan zuten hizketagai pasa den ostiralean. Jatorri arabiarreko ospitaleko mediku israeldar baten pasadizoak kontatzen ditu Tel Aviven atentatua izan eta gero. Irurtzungo irakurle taldeak hurrengo hitzordua martxoaren 15ean izanen du. Ordurako bere kideak Fernando Arabururen Patria liburua irakurrita joanen dira.