Basket Navarrakoak Irurtzunen

Guaixe 2018ko ots. 22a, 09:30

Irurtzungo saskibaloi taldeko kideekin entrenatzen aritu ziren

Asteartean Basket Navarra Clubeko kide batzuk Irurtzunen izan ziren, Irurtzungo Saskibaloi Taldeko txikienekin eta helduenekin entrenamendu saioak egiten. Basket Navarrakoek azaldu zutenez, etorkizuna, egon, badago.