Belen Nevado aktoreak lau mikro-antzerki obra jokatuko ditu gaur eta Irurtzungo publikoa "beste batek akuilatuta, hiru emakumezkoren liberazioaren unearen lekuko izanen dira". Hasteko, Confieso que he fingido obran Batetu sexu psikoterapeutak ziur da denok orgasmo plantak egiten ditugula. Bere kontsultan orgasmoen planta ez egiteko baliabide hutsezina emanen du. Bigarrenean, Dejadme sola…! ikusleek bakardade uneak bizitzeko aukeren bila dabilen etxekoandre baten ibilerak ezagutuko dituzte. Larunbata arratsaldea berarendako bakarrik, halakorik egitea bekatu iruditzen bazaio ere.
Hirugarren mikro-antzerkian, Hola, mundo cruel, lehen begi-kolpean maitemindu eta amodio erromantikoaren tranpa guztietan erotzen da behin eta berriro Jane. Horrela bere aktore ibilbideak ez du aurrera egiten. Burua hiltzeko azken saiakeraren ondoren ikuskizunen mundura bueltatuko da, horren berri emateko prentsaurrekoa emanez. Azkenik, Hot flash. Benita Sagrario Campomayor tren geltokian. Dena utzi eta berriz hasteko adina duena. Urrun joan eta hot flash jo baino lehen hotela opatzea du helburu. Menopausiaren hormona festak denetarik egitera bulkatzen baitute. Barrearen bidez hausnartzeko lanak dira, inor epel utziko ez dutenak.
Detritus Teatrus
Belen Nevadok eta Javier Huetek 1999an sortu zuten antzerki konpainia Gasteizen. 2000an Gu gu txupete antzezlana mustu zuten. Hurrengo urtean Tritus Corazon lanarekin Logroñoko kafe-antzerki lehiaketa irabazi zuten. Biek honako proiektuetan parte hartu dute: Jenofa Juncal, La bruja roja de Jaizkibel (Alfonso Sastreren obraren moldaketa) edo Desabróchense los cinturones. Kritika eta publikoaren aitortza jaso dute honako lanengatik: Las punkis también lloran (2002), Johny & Jane (2011) edo Ovarios verdes fritos (2013).