"Astonauta, tronpeta flauta" ikuskizuna Irurtzunen

Guaixe 2018ko mar. 9a, 13:58

Ene Kantak-ek Astonauta tronpeta flauta ikuskizuna eskainiko du bihar, 18:00etan, Irurtzungo kiroldegian. Eneko eta Nerea dira oholtza gaineko abentura horren protagonistak. Lur planetan barrabaskeri asko daude: kutsadura, kontzertinak, gerrak… Bi lagunek zerbait egin nahi dute mundua hobetzeko eta liburu magikoaren bitartez, irria hedatuz eta abestiekin dantzatuz, ilargira doaz konponbide baten bila.

Bertan asto bat aurkitzen dute eta hasieran beldurra sortarazten duen estralurtar bat ere bai. Astoak magia egiten du eta Eneko eta Nerea lagundu nahi ditu.  Mundu goibela laguntzea lortuko dute? Erantzuna bihar Irurtzunen.