Sasoia, jubilatu eta pentsiodunen elkarteak deituta 200 bat pertsona elkartu ziren Irurtzunen asteartean. Espainiako Gobernuaren pentsioen % 0,25eko igoera "miseriazkoa" zela salatu eta pentsio duinen aldeko eta haien alde borrokatzeko aldarriak zabaldu zituzten. Hurrengo hitzordua astelehenean jarri dute, 11:00etan, Etxarri Aranazko plazan.